Txirrindularitza
Burgosko Itzulia (4. etapa)
Molanok etapa garaipena kendu dio Aberasturiri azken hasperenean
A. B. E. | EITB Media
Juan Sebastian Molanok irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa, esprint estuan Jon Aberasturi eta Vincenzo Albanese mendean hartuta. Lasterketa amaitzeko etapa bakarra falta da eta Romain Bardet da sailkapen nagusiko liderra.
Juan Sebastian Molanok (UAE Emirates) irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa, ostiral honetan Roa eta Aranda de Duero artean (143 km) egin dena. Kolonbiarrak esprint estuan hartu du mendean bigarren izan den Jon Aberasturi (Caja Rural - Seguros RGA) euskal txirrindularia. Lasterketa bukatzeko etapa bakarra falta da, eta Romain Bardet (DSM) da sailkapen nagusiko liderra.
Bi ihesaldi sortu dira etapan zehar. Bata sei txirrindularik osatutakoa; bestea hiru gizonekoa. Biak ala biak behera bota ditu tropelak eta etapa garaipena esprintean erabaki da. Azken metroetan Molano izan da nagusi, Jon Aberasturi eta Vincenzo Albanese (EOLO-Kometa) mendean hartuta.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Romain Bardet da lehen postuan, Mikel Landa (Bahrain Victorious) da bigarren 45 segundora eta hirugarren postuan dago David De La Cruz (UEA Emirates) liderrarekiko minutu batera.
Clasificación de la 4ª etapa:
1 - MOLANO Juan Sebastian (UAE) 3:20:28
2 - ABERASTURI Jon (Caja Rural) d. b.
3 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) d. b.
4 - TRENTIN Matteo (UAE) d. b.
5 - MEEUS Jordi (BORA) d. b.
6 - SARREAU Marc (AG2R) d. b.
7 - MODOLO Sacha (Alpecin) d. b.
8 - SERRANO Gonzalo (Movistar) d. b.
9 - EINHORN Itamar (Israel) d. b.
10 - ROJAS Jose Joaquin (Movistar) d. b.
Clasificación general:
1 - BARDET Romain (DSM) 15:05:09
2 - LANDA Mikel (Bahrain) + 45"
3 - DE LA CRUZ David (UAE) +1'00"
4 - ARU Fabio (Qhubeka) + 1'00"
5 - PADUN Mark (Bahrain) +1'05"
6 - SIVAKOV Pavel (INEOS) + 1'07"
7 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R) + 1'07"
8 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) + 1'54"
9 - REICHENBACH Sebastien (Groupama) + 1'54"
10- ARDILA Andres Camilo (UAE) + 2'07"