Txirrindularitza
Faborito nagusia
Annemiek van Vleuten jaun eta jabe, Donostiako Klasikoan
EITB MEDIA
Movistar taldeko txirrindulariak atzean utzi ditu iheskideak helmugarako 9 kilmetro falta izan direnean. Mendiko saria Ane Santestebanek irabazi du.
-
Annemiek van Vleuten. Irudia: EITB MEDIA.
Annemiek Van Vleuten olinpiar txapelduna aise gailendu da Donostiako Klasikoan. Herbeheretarrak azken orduan hartu zuen parte hartzeko erabakia eta sasoi ezin hobean dagoela argi utzi du, bakar-bakarrik iritsi baita Donostiako helmugara.
Jardunaldi gogorra izan da txirrindularientzat, eguraldi kaskarra izan dute eta horrek ibilbidearen zailtasuna areagotu du. Jaitsierak bereziki arriskutsuak izan dira.
Aurreikusi bezala, lasterketa Murgilen erabaki da, bertatik bost txirrindulari pasa dira lasterketa buruan.
Jaitsiera hasi aurretik, Annemiek Van Vleutenek erasoa jo du, aldaparik gogorrenetan, eta aurretik zihoan Cordon harrapatu eta atzean utzi du.
Hortik aurrerakoak bakar-bakarrik egin ditu, Olinpiar Jokoetan erakutsitako sasoiari jarraipena emanez. Zabaldutako aldeari eutsi egin dio eta dena alde izan du helmugara lehen postuan iristeko.
Mendiko saria ihesaldian sartu den Ane Santestebanek irabazi du.
LASTERKETAKO SAILKAPENA:
1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar Team) 3:53:37
2 - WINDER Ruth (Trek-Segafredo Women) +0:36
3 - GUDERZO Tatiana (Alé BTC Ljubljana) +1:35
4 - STULTIENS Sabrina (Liv Racing) +1:35
5 - MUZIC Évita (FDJ Nouvelle Aquitaine Futuroscope) +1:35
6 - CHAPMAN Brodie (FDJ Nouvelle Aquitaine Futuroscope) +1:35
7 - ROOIJAKKERS Pauliena (Liv Racing) +1:38
8 - CORDON-RAGOT Audrey (Trek-Segafredo Women) +1:52
9 - MAGNALDI Erica (Ceratizit-WNT Pro Cycling) +1:52
10 - VAN DIJK Ellen (Trek-Segafredo Women) +1:52
22 - SANTESTEBAN Ane (Team BikeExchange) +2:53