Txirrindularitza
Tokio 2020
Pello Bilbao, minduta, Olinpiar Jokoetara ez joateagatik
EITB Media
Pascual Momparler Espainiako hautatzaileak etapa hasi baino 30 minutu lehenago deitu zioen albistea emateko.
-
Pello Bilbao, Tourrean. Argazkia: EFE
Pello Bilbao (Bahrain Victorious) txirrindulariak Andorran amaitzen zen azken etapa hasteko hogeita hamar minutu falta zirela jasan zuen albistea.
Pascual Momparler Espainiako hautatzaileak esan zion ez zuela Tokioko Olinpiar Jokoetara eramango.
"Ez noa Olinpiar Jokoetara. Hautatzaileak etapa hasi baino 30 minutu lehenago deitu nau esateko. Hainbat alditan saiatu naiz berearekin hitz egiten, baina ezinezkoa izan da. Albistea jaso dut, halere, oraindik denbora geratzen da eta baliteke iritziz aldatzea. Ez zait batere gustatu", adierazi du gernikarrak.
Tokiora joan nahi zuela esan zion aspaldi bizkaitarrak, "Giroa lasaiago egin nuen Olinpiar Jokoak hobeto prestatzeko. Azaldu nion zenbat eta gehiago lehiatzen dudanean hobeto nagoela, baina berak bere arrazoiak izango ditu. Ia bere akatsaz konturatzen den. Aurre-hautatutako zazpi ziklisten artean nengoen, baina orain ez nago joango diren bosten artean".