Itxi

Txirrindularitza

Laugarren etapa

Tour Down Ander: Katusharekin aurreneko garaipena lortu du Freirek

Erredakzioa

Kantabriarra azkarrena izan da 48 txirrindulariko talde batean. Movistar taldeak eraso egin eta Andre Greipel liderrak 7 minutu galdu ditu helmugan.

  • Oscar Freireren garaipena. Argazkia: EFE

    Oscar Freireren garaipena. Argazkia: EFE

Katusha taldearekin bere aurreneko garaipena lortu du Oscar Freire txirrindulariak Australiako Tour Down Under lasterketako laugarren etapan. Movistar taldeak kontrolatu du etapa eta Andre Greipel orain arteko liderrak zazpi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.

Kantabriarra azkarrena izan da 48 txirrindulariko talde batean. Alejandro Valverderen Movistar taldeak eraso egin eta txirrindularien hautaketa egin du etaparen azken mendatean.

Martin Kohler (BMC) suitzarra da sailkapeneko lider berria. Michael Matthew eta Oscar Freire bi segundora ditu Kohlerrek. Jose Joaquin Rojas eta Valverde 11 eta 12 segundora dira hurrenez hurren.

Laugarren etapa:

1. Oscar Freire (ESP-Katusha) 3h08:34
2. Gerald Ciolek (ALE-Omega-QuickStep) d.b.
3. Daniele Bennati (ITA-RadioShack) d.b.
4. Edvald Boasson Hagen (NOR-Sky) d.b.
5. Michael Matthews (AUS-Rabobank) d.b.
6. José Joaquín Rojas (ESP-Movistar) d.b.
7. Luke Roberts (AUS-Saxo Bank) d.b.
8. Kristijan Koren (SVK-Liquigas) d.b.
9. Sergey Lagutin (UZB-Vacansoleil) d.b.
10. Heinrich Haussler (AUS-Garmin) d.b.

Orokorra:

1. Martin Kohler (SUI-BMC) 15h03:34
2. Michael Matthews (AUS-Rabobank) 2.
3. Óscar Freire (ESP-Katusha) d.b.
4. Gerald Ciolek (GER-Omega QuickStep) 6.
5. Simon Gerrans (AUS-GreenEDGE) 8.