Itxi

Txirrindularitza

Aurkezpen ofiziala

Vuelta 2012: Iruña, Oion, Eibar eta Barakaldotik pasako dira etapak

Erredakzioa

Espainiako itzulia abuztuaren 18an hasiko da Nafarroako hiriburuan eta lehen egunetan euskal errepideetatik pasako da. Amaiera Madrilen izango da irailaren 9an.

01:56
2012ko Espainiako Vueltako ibilbidea aurkeztu dute

Asteazken honetan burutu da 2012ko Vuelta a España itzuliaren aurkezpen ofiziala Iruñean. Tourra bosta aldiz eta Giroa beste birritan irabazi duen Miguel Indurain izan da aurkezpen ekitaldian besteak beste. Indurainek ez du itzuli hau bere palmaresean.

Iruñean bertan hasiko da itzulia abuztuaren 18an 16,2 kilometroko erlojupeko batekin. 1994. urtetik ez zen Vuelta Nafarroatik pasatzen. Espainiako iparraldeak protoganismo handia izango du 2012ko Vueltan eta Euskal Herrian lau etapa izango ditu.

Iruñako lehen etapa (erlojupekoa) gaindituta Nafarroako hiruburuan hasiko da bigarren etapa ere bukaera Vianan izango duelarik (180 kilometro). Hirugarren etapa maldan gora bukatuko den lehena izango da. Oionen hasiko da eta Arraten bukatu, Eibarren (153 kilometro). Laugarren etapan esango dio Vueltak agur Euskal Herriari. Barakaldon hasiko da etapa eta Valdezcarayn bukatuko da (155 kilometro).

Euskal Herritik kanpo antolakuntzak Lagos de Covadongako eta Bola del Mundoko etapa amaierak berreskuratu ditu. Collado de la Gallina (Andorra) eta Cuitu Negru (Asturias) dira aurkikuntza berriak.

Guztira hamar etapa izango dituzte igotzaileek Vuelta a Españako edizio honetan eta badaude beste etapa batzuk gora behera handiekin eta sailkapen nagusiari begira min egin dezaketenak.

Vuelta a España 2012ko ibilbidea, etapaz etapa

Asteazken honetan burutu da 2012ko Vuelta a España itzuliaren aurkezpen ofiziala Iruñean. Tourra bosta aldiz eta Giroa beste birritan irabazi duen Miguel Indurain izan da aurkezpen ekitaldian besteak beste. Indurainek ez du itzuli hau bere palmaresean.Iruñean bertan hasiko da itzulia abuztuaren 18an 16,2 kilometroko erlojupeko batekin. 1994. urtetik ez zen Vuelta Nafarroatik pasatzen. Espainiako iparraldeak protoganismo handia izango du 2012ko Vueltan eta Euskal Herrian lau etapa izango ditu.Iruñako lehen etapa (erlojupekoa) gaindituta Nafarroako hiruburuan hasiko da bigarren etapa ere bukaera Vianan izango duelarik (180 kilometro). Hirugarren etapa maldan gora bukatuko den lehena izango da. Oionen hasiko da eta Arraten bukatu, Eibarren (153 kilometro). Laugarren etapan esango dio Vueltak agur Euskal Herriari. Barakaldon hasiko da etapa eta Valdezcarayn bukatuko da (155 kilometro).Euskal Herritik kanpo antolakuntzak Lagos de Covadongako eta Bola del Mundoko etapa amaierak berreskuratu ditu. Collado de la Gallina (Andorra) eta Cuitu Negru (Asturias) dira aurkikuntza berriak.Guztira hamar etapa izango dituzte igotzaileek Vuelta a Españako edizio honetan eta badaude beste etapa batzuk gora behera handiekin eta sailkapen nagusiari begira min egin dezaketenak.Vuelta a España 2012ko ibilbidea, etapaz etapa