Txirrindularitza
Dauphine (5. etapa)
Geraint Thomasek irabazi du etapa, esprintean Colbrelli eta Aranburu mendean hartuta
A. B. E. | EITB Media
Britainia Handiko txirrindularia onena izan da Dauphineko 5. etapako irabazlea erabaki duen esprintean; Colbrelli izan da bigarren eta Alex Aranburu hirugarren. Postlbergerrek lidergoari eutsi dio.
Geraint Thomas (Ineos Grenadiers) nagusitu da Dauphineko bosgarren etapan, Saint-Chamond eta Saint-Vallier artekoan (175,5 km), eta Lukas Postlbergerrek (Bora Hansgrohe) lidergoari eutsi dio.
Thomasek erasoa jo du helmugarako kilometro bakarra falta zenean, eta abantaila txikia lortu du. Sonny Colbrelli atzetik atera den arren, ezin izan du britainiarra gainditu. Alex Aranburu (Astana) izan da hirugarren.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Lukas Postlberger da liderra, eta segundo bat ateratzen dio Alexey Lutsenkori (Astana Premier Tech), sei Kasper Asgreeni (Deceuninck - Quick Step) eta bederatzi Ion Izagirreri (Astana).
Ostiralean seigarren etapa egingo da, Loriol-sur-Drome eta Le Sappey-en-Chartreuse artean (168 km).
5. etapako sailkapena:
1 - THOMAS Geraint (INEOS) 4:02:15
2 - COLBRELLI Sonny (Bahrain) d. b.
3 - ARANBURU Alex (Astana) d. b.
4 - BARBERO Carlos (Qhubeka ASSOS) d. b.
5 - WURTZ SCHMIDT (Israel) d. b.
6 - VALGREN Michael (EF Education) d. b.
7 - KONRAD Patrick (BORA) d. b.
8 - VALVERDE Alejandro (Movistar) d. b.
9 - SWEENY Harry (Lotto Soudal) d. b.
10 - BONNAMOUR Franck (B&B Hotels) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - POSTLBERGER Lukas (BORA) 16:59:22
2 - LUTSENKO Alexey (Astana) +1"
3 - ASGREEN Kasper (Deceuninck) +6"
4 - IZAGIRRE Ion (Astana) +9"
5 - KELDERMAN Wilco (BORA) +13"
6 - THOMAS Geraint (INEOS) +14"
7 - VAN WILDER Ilan (Team DSM) +14"
8 - PORTE Richie (INEOS) +16"
9 - KONRAD Patrick (BORA) +32"
10 - O'CONNOR Ben (AG2R) +34"