Txirrindularitza
UAE Team Emirates
Pogacarrek Sestrierenen egingo du altuerako kontzentrazioa
EITB Media
Frantziako Tourra eta Esloveniako txapelketak ondo prestatu nahi ditu.
-
Tadej Pogacar
Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrak altuerako kontzentrazioa egingo du Sestrierenen hurrengo egunetan.
Bere erronka nagusia Frantziako Tourra ondo prestatzea da (Bresten hasiko da ekainaren 26an), eta bide batez Esloveniako txapelketetan sasoiko egotea.
UAE Team Emirates taldeko 22 urteko txirrindulariak bere herrian lehiatzeko konpromisoa hartu du eta maila ona ematea du jomuga, "emozio handia daukat berriro lehiatzeko. Lieja urrun geratzen da, oso lanpetuta egon naiz, baina orain oso ondo nago eta buruan hurrengo helburuak ditut", adierazi du Pogacarrek.
Tadejek Esloveniako erlojuaren kontrako txapelketa birritan irabazi du, baina iraupeneko proban Primoz Roglicek gainditu zuen. Lehia polita espero da.