Itxi

Txirrindularitza

Erorikoa Giroan

Ondo joan da Mikel Landari egindako ebakuntza, Giroan lepauztaia hautsi ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Murgiako txirrindulariak erorikoa izan zuen bosgarren etapan, eta lepauztaia apurtzeaz gain, hainbat saihets ere hautsi zituen.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa. Argazkia: EFE

Mikel Landa (Bahrain Victorious) txirrindulariari ebakuntza egin behar izan diote astelehen honetan, Italiako Giroko bosgarren etapan izandako erorikoan lepauztaia hautsi eta gero.

Arabako eskalatzailearen gertuko iturriek Eferi baieztatu diotenez, Mikel Sanchez traumatologo entzutetsuak eta haren taldeak egin diote ebakuntza Gasteizko ospitale batean, bertan behaketapean lau egun igaro ostean.

Era horretako lesioen osatze-epea 90 egun bueltakoak dira, baina euskal txirrindulariaren kasuari, ezkerraldeko zenbait saihets-hezurren haustura ere gehitu behar zaio, medikuaren txostenak plazaratu zuenez.

Italiako Giroa 2021: Unerik onenak
Italiako Giroa 2021: Unerik onenak (5. etapa: Mikel Landaren erorikoa)0:2:17 min.