Txirrindularitza
Romandiako Tourra
Rohan Dennisek irabazi du Romandiako atariko etapa eta lasterketako lehen liderra da
A. B. E. | EITB Media
Australiarra onena izan da Romandiako Tourrari hasiera eman dion lau kilometroko erlojupekoan. Ineosen taldekide dituen Porte eta Thomas izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
-
Rohan Dennis, Romandiako Tourreko atariko etapan. Argazkia: EFE
Rohan Dennisek (Ineos-Grenadiers) irabazi du Romandiako Tourreko atariko etapa, Oronen hasi eta bukatu den lau kilometroko erlojupekoan nagusituta. Ondorioz, australiarra da lasterketako lehen liderra.
Ineos-Grenadiers taldeak erakustaldia eman du, lehen hiru postuak eskuratuta. Dennisek 5'27"ko marka egin du lau kilometroko ibilbidea betetzeko. Zortzi segundo atera dizkie taldekide dituen Geraint Thomas (bigarren) eta Richie Porte (hirugarren) txirrindulariei.
Asteazkenean lehen etaparen txanda izango da; txirrindulariek 169 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Aigle eta Martigny artean.