Txirrindularitza
Igande honetan
Roglic, Van Aert, Alaphilippe eta Valverde nor baino nor gehiago, Amstel Gold Racen
L. E. A. | EITB MEDIA
Lasterketak ohiko ibilbidea aldatu du pandemiaren ondorioz. Proba zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Primoz Roglic, lasterketa batean. Argazkia: Efe.
Primoz Roglic esloveniarra (Jumbo-Visma) eta aurtengo Itzuliko irabazlea, lehian izango da berriro igande honetan Amstel Gold Race lasterketaren 55. edizioan. Bertan, eta besteak beste, Wout Van Aert eta Julian Alaphilippe izango ditu aurkari.
Lasterketak 218 kilometroko ibilbidea izango du Valkenburg eta Berg en Terblijt artean, eta ikuskizun ederra espero da. Parte-hartzaileen artean ez da Mathieu Van der Poel egongo, baina bai beste txirrindulari handi asko.
Irteeran izango dira, esaterako, Roglic, Van Aert, Jonas Vingegaard, Alaphilippe, Richard Carapaz, Alejandro Valverde, Matteo Trentin (UAE Emirates), Michael Matthews (BikeExchange), Tim Wellens (Lotto Soudal), Dylan Teuns (Bahrein Victorious), Greg Van Avermaet (AG2R-Citroën)eta Jasper Stuyven (Trek-Segafredo) Milano-San Remoko irabazlea.
Limburgoko mendixketan egiten duten ohiko ibilbidea zirkuitu batengatik ordezkatu dute, Valkenburg barruan. Ez da ikuslerik izango, Covid-19aren ondorioz. 3.ooo metroko desnibeleko zirkuitua izango da, bihurgune mordoarekin.
Azken irabazleak:
2019 VAN DER POEL Mathieu
2018 VALGREN Michael
2017 GILBERT Philippe
2016 GASPAROTTO Enrico
2015 KWIATKOWSKI Micha
2014 GILBERT Philippe