Txirrindularitza
38 urterekin
Annemiek Van Vleutenek irabazi du Flandriako Itzulia
L.E.A. | EITB MEDIA
Bigarren Lisa Brennauer (Ceratizit) alemaniarra izan da, eta hirugarren, Grace Brown (BikeExchange) australiarra.
-
Flandriako Itzuliko podiuma. Argazkia: @Movistar_Team
Paterbergen, helmugarako 13 kilometrora, egindako erasoari esker, Annemiek Van Vleure Europako txapeldunak Flandriako Itzulia irabazi du, 10 urteren ostean. Movistarrekin lortzen duen bigarren garaipena da, baita aste honetan bertan lortzen duen bigarrena, asteazkenean Flandriatik Zehar lasterketa irabazi baitzuen.
38 urteko Van Vleutenek erasoa jod u Peterbergeko aldapetan, 152 kilometroko ibilbidearen bukaeran.
Azkenean, bera izan da lehenengoa helmugan 4 ordu, minutu 1 eta 11 segundoko denbora eginda. Bigarren Lisa Brennauer (Ceratizit) alemaniarra izan da, eta hirugarren, Grace Brown (BikeExchange) australiarra. Talde horretan Elisa Longo Borghini italiarra ere sartu da.
Iaz Chantal Van den Broeck Blaak herbeheretarrak irabazi zuen lasterketa.
PURE JOY ¿¿ @AvVleuten #RodamosJuntos #RVVwomen pic.twitter.com/uqiuRcD7ZO
— Movistar Team (@Movistar_Team) April 4, 2021