Txirrindularitza
Kataluniako Volta (2. etapa)
Rohan Dennisek irabazi du erlojupekoa eta Almeida da lasterketako lider berria
A. B. | EITB Media
Dennis izan da onena Kataluniako Voltako bigarren etapako erlojupekoan eta hirugarren izan den Joao Almeidak jantzi du liderraren elastikoa.
Rohan Dennisek (INEOS) irabazi du Kataluniako Voltako bigarren etapa, Banyolesen hasi eta bukatu den 18,5 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan nagusituta. Joao Almeidak (Deceunick-Quick Step) jantzi du liderraren elastikoa.
2018an eta 2019an erlojupeko munduko txapelduna izan zen Dennisek 22 minutu eta 27 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta horixe izan da marka onena helmugan. Remi Cavagna (Deceuninck-Quick Stepa) izan da bigarren bost segundora eta Joao Almeida hirugarren, 28 segundora.
Sailkapen nagusian Almeida da liderra; segundo bakarra ateratzen dio Brandon McNultyri (UAE-Team Emirates) eta hiru segundo Luis Leon Sanchezi (Astana-Premier Tech).