Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa (7. etapa)

Pogacarrek irabazi du Tirreno-Adriatokoa; Mikel Landa podiumean, hirugarren amaituta

A. B. | EITB Media

Tadej Pogacar da itsasoetako lasterketako 56. edizioaren irabazlea Van Aertek irabazi duen zazpigarren eta azken etapako erlojupekoaren ostean lidergoari eusteko gai izan baita.

1:28
Van Aert, Pgacar eta Mikel Landa

Tadej Pogacar (UAE-Team Emirates) da Tirreno-Adriatikoaren 56. edizioko irabazlea. Zazpigarren eta azken etapa egin da astearte honetan, eta Wout Van Aertek (Jumbo Visma) lortu du etapa garaipena, San Benedetto del Tronton hasi eta amaitu den (10,1 kilometro) erlojupekoan nagusituta.

Erlojupeko saio ona egin du Pogacarrek; laugarren postuan amaitu du, Van Aertek 12 segundo atera dizkiolarik.  Stefan Kung (Groupama-FDJ) izan da bigarren sei segundora eta Filippo Ganna hirugarren, hamaika segundora.

Mikel Landak (Baharain-Victorious) sufritu egin du erlojuaren kontrako saioan, 79. postuan amaitu du etapako irabazlearengandik 1'19"ra, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuari eustea lortu du. Egan Bernalek (Ineos) laugarren postuan amaitu du, eta Matteo Fabbrorentzat (Bora-Hansgrohe) izan da bosgarren postua.