Txirrindularitza
Bizkaiko ziklo-kros txapelketa
Aitor Hernandez Bizkaiko txapelduna bilakatu da Lezaman
ERREDAKZIOA
Aitor Hernandezek izan da bizkorrena Lezamako helmugan eta Bizkaiko ziklo-kros txapelduna da.
Aitor Hernandez, Egoitz Murgoiti aurkariaren hutsunea aprobetxatu du garaipena eskuratzeko. Abadiñoko korrikalaria, Igorren burutuko den Munduko Txapelketako lasterketa prestatzen dago eta ez du Lezaman parte hartu. Isaac Suarez eta Erlantz Uriarteren aurretik bukatu du lasterketa, denboraldiko bigarren garaipena eskuratuz.
Euskal Herriko Kopan, 23 urtez azpiko korrikalarientzat erreserbatua, Jon Gomez izan da indartsuena, helmugara Iñigo bere anaia baino segundu bat lehenago helduz. Jaime Campo (junior), Iker Alberdi (kadeteak), Naia Alzola (elite emakumezkoak) eta Yaiza Aguirre (elite kadeteak) izan dira gainontzeko kategorietako irabazleak.