Txirrindularitza
UAE TOUR, 7. ETAPA
Caleb Ewanek azken etapa irabazi du eta Pogacarrek garaipen osoa lortu du
EITB MEDIA
Yates, helmugatik 41 kilometrotara, eroriko itxuraz handia izan du, baina horrek ez du eragotzi etapa pelotoian bukatzea eta bigarren postua ziurtatzea.
Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarrak Sam Bennett (Deceuninck Quick Step) irlandarra gainditu du azken etapako esprintean eta Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrak, pasa den urteko Frantziako Tourraren irabazleak, garaipen osoa lortu du.
Adam Yates (Ineos Grenadiers) britainiarra, Pogacarren aurkari nagusia, amaierara arte saiatu da, baina talde arabiarra edozein eraso indargabetzeko gai izan da.
Yatesek, helmugatik 41 kilometrotara, eroriko itxuraz handia izan du, baina horrek ez du eragotzi etapa pelotoian bukatzea eta bigarren postua ziurtatzea.
Pogacar, 22 urte dituela, bere onenean dago. 2019an zortzi garaipen eta hiru etapa erdietsi zituen Espainiako Itzulian. 2020an hiru etapa Tourrean eta garaipen osoa. Aurten, oraingoz, lasterketa hau irabazi du.