Txirrindularitza
ETB1en eta eitb.eus-en
Miguel Indurain Sari Nagusia, zuzenean, apirilaren 3an
EITB Media
Miguel Indurain Sari Nagusiaren 22. edizioa zuzenean eskainiko dute Euskal Telebistak eta eitb.eus webguneak.
-
Jonathan Hivert 2019ko irabazlea eta Miguel Indurain. Argazkia: EFE
Apirilaren 3an Miguel Indurain Sari Nagusiaren 22. edizioa eskainiko dute Euskal Telebistak eta eitb.eus webguneak. Lasterketa pro-serie mailakoa da, World Tourraren azpitik dagoen mailakoa, alegia.
Probak 200 kilometroko ibilbidea izango du. Euskal taldeez gainera, World Tourreko bederatzi talde arituko dira. Askok, ondoren, Itzulian parte hartuko dute.
Koronabirusaren pandemiaren eraginez, 2020an ez zen Miguel Indurain Sari Nagusia egin, eta azken irabazlea Jonathan Hivert frantziarra izan zen, 2019an.