Itxi

Txirrindularitza

Lesioa gaindituta du

Nairo Quintana, gogotsu Alpeetako Tourrean bueltatzeko

EITB MEDIA

Ostiralean hasi eta igandean amaituko da iaz kolonbiarrak irabazi zuen lasterketa.

  • Nairo Quintana

    Nairo Quintana

Niro Quintana (Arkea-Samsic) kolonbiarra asteburu honetan bueltatuko da lasterketa batera. Gogor entrenatu eta gero Alpeetako Tourrean lehiatuko da berriro lesioa gaindituta.

2014ko Italiako Giroa eta 2016ko Espainiako Itzulia irabazi duen Quintanak Alpeetako Tourreko defentsa egingo du 2021ean iaz garaipena erdietsi eta gero. "Hainbat alditan jokatu dut lasterketa hau eta oso oroitzapen onak ditut. Onena iaz izan zen sailkapen nagusian garaipena lortu nuenean, halere, aurtengo egoera ez da berbera biana oso motibatuta nago", adierazi egin du kolonbiarrak.

Nairo Quintana aurten ere Arkea Samsic taldean da eta Alpeetako Tourrerako Miguel Florez kolonbiarra izango du ondoan, eurekin batera Diego Rosa italiarra, Amaury Capioty belgikarra, Lukasz Owsian pooniarra eta Elie Gesbert eta Romain Hardy txirrindulari frantsesak egongo dira.