Txirrindularitza
Ustezko positiboa
Contador, epaiaren zain
Erredakzioa
Auzia "epaiaren zain" geratu zen 2011ko azaroan, baina hurrengo orduetan TAS-en erabakia espero da.
-
Alberto Contador. Argazkia: EFE
Alberto Contador espainiarrak haren auziaren laugarren eta azken jardunaldiari aurre egin zion 2011ko azaroaren 24an TAS-eko epaileen aurrean. 2010eko Tourrean ustezko positiboa eman zuen txirrindulariak clembuterolekin.
Saioa 11:30ean amaitu zen eta auzia "epaiaren zain" geratu zen. Defentsako iturriek azpimarratu zutenez, oso garrantzitsua zen epaitegian esandakoa isilpean mantentzea, eta aldi berean txirrindularia prozesuaren martxarekin pozik zegoela adierazi zuten.