Txirrindularitza
Vuelta (9. etapa)
Ackermannek irabazi du etapa epaileek Bennett deskalifikatu ostean
Erredakzioa
Pascal Ackermann a Vueltako 9. etapako irabazlea. Esprintean Sam Bennett nagusitu da, baina epaileek kanporatu egin dute legez kanpoko mugimendua egiteagatik.
Pascal Ackermannek (BORA-Hansgrohe) irabazi du Espainiako Itzuliko 9. etapa, Castrillo del Val eta Aguilar de Campoo artekoa (157,7 kilometro), polemikaz betetako esprintaren ostean. Sam Bennett (Deceuninck-Quick Step) nagusitu da esprintean, baina epaileek deskalifikatu egin dute legez kanpoko maniobra bat egiteagatik.
Bennett kanporatua izan ostean, garaipena Ackermanni eman diote, Gerben Thijssen (Lotto Soudal) izan da bigarren eta Max Kanter (Sunweb) hirugarren.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon; Richard Carapaz (INEOS Grenadiers) da liderra eta 13 segundo ateratzen dizkio Primoz Roglici (Jumbo Visma). Dan Martin (Israel) hirugarren da liderrarengandik 28 segundora.