Itxi

Txirrindularitza

Vuelta (8. etapa)

Roglic nagusitu da Moncalvillon eta aldeak murriztu ditu Carapaz liderrarekiko

Erredakzioa

Primoz Roglicek irabazi du Vueltako 8. etapa eta 14 segundo atera dizkio bigarren izan den Richard Carapazi.

1:18
Primoz Roglic

Primoz Roglicek (Team Jumbo-Visma) irabazi du Espainiako Itzuliko 8. etapa, Logroño eta Moncalvillo artekoa (164 kilometro), eta Richard Carapazek (INEOS Grenadiers) lidergoari eutsi dio.

Moncalvilloko igoera erabakigarria izan da. Erasoak bata bestearen ostean gauzatu dira, eta erritmo oso bizia izan du etapak. Carapazek sufritu egin du lidergoari eusteko, eta bigarren izan den arren, Roglicek 14 segundo atera dizkio helmugan, eta beste lau segundo gain-sariarengatik.

Dan Martin (Israel) eta Hugh Carthy (EF Pro Cycling) txirrindulariek ere Vuelta irabazteko lehian egon nahi dutela erakutsi dute, eta Enric Masen (Movistar) aurretik helmugaratu dira.

Sailkapen nagusian, Carapaz liderrak 13 segundo ateratzen dizkio bigarren den Roglici, eta, Dan Martin da hirugarren 28 segundora.