Itxi

Txirrindularitza

Vuelta 2020 (7. etapa)

Woods, garaile Gaubean amaitu den etapan eta Omar Fraile bigarren

Erredakzioa

Michael Woodsek irabazi du Espainiako Itzuliko 7. etapa. Omar Fraile bigarren izan da, eta Alex Aranburu zazpigarren. Carapazek lidergoari eutsi dio.

1:45
Michael Woods

Michael Woodsek (EF Pro Cycling) irabazi du Espainiako Itzuliko 7. etapa, astearte honetan Gasteiz eta Gaubea artean (159,7 kilometro) egin dena. Omar Fraile (Astana) bigarren izan da, eta Alejandro Valverde (Movistar) hirugarren. Richard Carapazek (Ineos) lidergoari eutsi dio.

Etapak ibilbide erakargarria izan du, eta oso mugimendu handikoa izan da. Eguneko ihesaldian izen handiko txirrindulariak egon dira. Valverde ausart eta lehiakor ibili da, baina hirugarren postuan amaitu du. Omar Frailek lan bikaina egin du, eta bigarren izan da. Woodsentzat bigarren garaiena da Vueltan izan dituen partaidetzetan.

Faboritoen taldea irabazlearengandik minutu batera helmugaratu da, Richard Carapaz (Ineos) bertan zela. Sailkapen nagusian Carapazek 18 segundoko abantaila du Hugh Carthyrekiko (EF Pro Cycling) eta 20 segundokoa Dan Martinekiko (Israel).