Itxi

Txirrindularitza

2021 denboraldirako

Victor de la Parte fitxatu du Total Direct Energie taldeak

Erredakzioa

Txirrindulari gasteiztarrak talde berria du datorren denboraldirako. Urtebeteko kontratua sinatu du Frantziako taldearekin.

  • Victor de la Parte

    Victor de la Parte. Argazkia: EiTB

Victor de la Parte fitxatu du Total Direct Energie taldeak 2021 denboraldirako. Txirrindulari gasteiztarrak urtebeterako kontratua sinatu du talde frantziarrarekin, eta, 34 urterekin elitean jarraituko du.

"Oso pozik nago Total Direct Energieren familiaren parte izateagatik. Beti amestu dut Frantziako talde baten abentura bat izatearekin eta aukera hau bikaina da niretzat", adierazi du Victor de la Partek.

Total Direct Energie taldeak horrela iragarri du txirrindulari gasteiztarraren fitxaketa bere webgunean: "Kontratazio alerta! Team Total Direct Energiek Victor de la Parte fitxatu du urtebeterako".