Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Sam Bennett nagusitu da esprintean eta Roglicek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Helmugan bigarren Jasper Philipsen (UAE) belgikarra izan da eta hirugarren, berriz, Jakub Mareczko (CCC) italiarra.

  • Sam Bennett, helmugan

    Sam Bennett, helmugan.Argazkia: Efe.

Sam Bennett Deceuninck Quick Step taldeko irlandarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 75. edizioko lehen esprinta. Txirrindulariek 194,7 kilometroko ibilbidea egin dute Garray Numancia eta Ejea de los Caballeros artean. Sailkapen nagusian, Primoz Roglicek lider jarraitzen du.

Bennettek azken metroan gailendu zaizkie Jasper Philipsen belgikarrari (UAE) eta Jakub Mareczko italiarrari (CCC). Irabazleak 3 ordu 53 minutu eta 29 segundoko denbora egin du, 49.9 kilometroko batez besteko abiadurarekin.

Faboritoek egun lasaia izan dute eta Roglicek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. Dan Martin irlandarra bost segundora dauka eta Richard Carapaz ekuadortarra 13 segundora.

Larunbatean, Vueltako bosgarren etapan, 184,4 kilometro egingo dituzte Huescatik Sabiñanigora.