Txirrindularitza
Cyclingnews-en aburuz
Carapaz eta Froome, taldeburuak Vueltan
eitb.eus
Egan Bernalek ez du parte hartuko, ondo sendatu eta 2021ean ondo egotea du jomuga.
-
Chris Froome
Egan Bernal (Ineos), 2019ko Frantziako Toureko irabazlea, eta aurten hamaiseigarren etapan Tourra utzi duen kolonbiarra ez da Espainiako Itzuliko irteeran izango.
Fisikoki errekuperatu eta 2021. urtean ondo egotea du orain helburua Bernalek.
Cyclingnewsek iragarri duen bezala Ineosek Bernal Vueltan ez egotea erabaki du eta bi taldeburu izango dira; alde batetik Tourra lau aldiz irabazi duen Chris Froome britainiarra eta Richard Carapaz, 2019ko Giroko garailea.
Froome, 2011ko eta 2017ko Vueltako irabazlea, ez da aurtengo Tourrean izan eta hurrengo denboraldian Israel Start-Up Nationera joango da; Richard Carapazen hirugarren Vuelta izango da aurtengoa. Hasierako ideia Giroan parte-hartzea zen, baina Tourrera joan egin zenez, azkenean Espaianiako Itzulira eramatea erabaki dute.