Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketak

Porte, Pidcock, De Plus eta Martinez, Ineosera

eitb.eusn

Richie Porte australiarraren buelta izango da, bertan 2012tik 2015era egon eta gero.

  • Richie Porte

    Richie Porte

Ineos Grenadiers taldeak gaur iragarri du 2021etarako fitxatu berri dituen lau txirrindularien izenak, Tom Pidcock, Laurens De Plus, Dani Martinez eta Richie Porte.

Taldeko kirol-zuzendariak, Sir Dave Brailsfordek, lau gizon hauekin indartsuagoak izango direla hurrengo urtean esan du, "geroz eta handiagoa da lehia, irabaztea geroz eta zailago da aurten ikusi den bezala. Erronka honekin disfrutatzen ari gara eta gure helburua orain indartsuagoak bueltatzea da".

"Fitxatutako txirrindulariak euren taldeetan daude orain, denboraldian murgilduta, eta aurrerantzean gizon garrantzitsuak izango dira gure taldearen eboluzioan", gehitu du Brailsfordek.

Lau txirrindularien artean bat Ineosen bueltan izango da, Richie Porte, taldean 2012tik 2015era egon zen, "Richiek merezitako podiuma erdietsi du Frantziako Tourrean,   zer-nolako txirrindularia den erakutsi egin du, tropelean dagoen onenetarikoa".