Itxi

Txirrindularitza

'La Entrevista'n

Madariaga: 'Ezin izan dut Igor gurekin geratzeko konbentzitu'

Erredakzioa

Igor Gonzalez de Galdeanok talde laranja utziko duela konfirmatu zuen Euskaltel Euskadiko presidenteak. Elkarrizketa osoa EITB nahieran.

06:09
Gonzalez de Galdeanok Euskaltel utziko duela konfirmatu du Madariagak
Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko presidentea  ETBk Sateko "La Entrevista" saioan egon zen asteazkenean.

Igor Gonzalez de Galdeanok taldea utziko duela konfirmatu zuen Madariagak: "Aspalditik bagenekien erabakia, baina gaur, hona etorriko nintzela aprobetxatuz, albistea ezagutara ematea erabaki dugu", esan zuen.

"Igor badoa eta ezin izan dut gurekin geratzeko konbentzitu. Sei urte hauetan bikaina izan da gure harremana, baina hartutako erabakia ulertzen dut. Psikologikoki, prestakuntza ona behar da gauzak aurrera atera ahal izateko", adierazi zuen.

Gonzalez de Galdeanoren etorkizunari buruz galdetuta honakoa esan zuen: "Berarengan konfiantza oso daukat. Une honetan hau guztia alde batera utzi behar du, atsedena beharrezkoa du ", gaineratu zuen.

Madariagaren elkarrizketa osoa, EITB nahieran.