Itxi

Txirrindularitza

Jaenen, abuztuaren 21etik 23ra

Castroviejok uko egin dio Espainiako erlojupeko txapelketari, Tourra prestatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Getxoko txirrindulariak bost aldiz irabazi du proba hori, baina ez da Jaenen izango seigarren txapela lortzen saiatzeko.

  • Jonathan Castroviejo, erlojuaren aurkako saio batean

    Jonathan Castroviejo, erlojuaren aurkako saio batean.

Espainiako erlojupeko txapelketa bost aldiz (azken hirurak bata bestearen atzetik) irabazi duen Jonathan Castroviejok (Ineos) ez du parte hartuko ostiralean martxan jarriko den aurtengo ekitaldian, hilaren 29an Nizan hasiko den Frantziako Tourra prestatzen ari baita.

Getxoko txirrindularia (33 urte) ezinbesteko pieza izango da Egan Bernalentzat abuztuaren 29tik irailaren 20ra korrituko den Frantziako lasterketa handia lehiatzeko garaian.

Castroviejoren aurretik, Alejandro Valverdek ere aurreratu zuen ez zuela errepideko bere txapela defendatuko, Alpeetan egonaldia egiten baita, hura ere Tourrari begira.

Horrenbestez, Okzitaniako Ibilbidea, Tour de l 'Ain eta Dauphineko Kriteriumean parte hartu berri duen txirrindulari getxoztarra ez da Jaenen egongo erlojuaren aurkako bere seigarren titulua lortzen saiatzeko.