Txirrindularitza
Dauphine, 4. etapa
Lennard Kämnak eraman du etapa eta Roglicek lider jarraitzen du, erorikoa izan arren
Agentziak | Erredakzioa
Talde nagusia 3:02ko atzerapenarekin sartu da helmugan, Roglic liderra barne. Mikel Landa laugarren da sailkapen nagusian, 26 segundora.
Lennard Kämna alemaniarra (Bora-Hansgrohe) gailendu da Dauphine Kriteriumaren laugarren etapa. Guztira, 157 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Ugine eta Megêve artean. Primoz Roglic esloveniarrak erorikoa izan du baina sailkapenaren lehen postuari eutsi dio.
23 urteko alemaniarra indartsuena izan da eguneko ihesaldian sartu diren 15 txirrindularien artean. Kämnak helmugarako 3,6 kilometrora utzi ditu atzean iheskideak eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara profesional mailan lortzen duen lehen garaipena erdiesteko.
Bora-Hansgrove taldeko txirrindulariak 4h.27:56ko denbora egin du, 42 segundora David de la Cruz sartu da (UAE Emirates) eta 56ra Julian Alaphilippe (Deceuninck Quick Step) frantziarra.
Talde nagusia lasaitasunez iritsi da, 3 minutu eta bi sgundo geroago. Tartean Primoz Roglic helmugaratu da, esloveniarrak beste egun bate mango du horiz jantzita. Egan Bernal ez da atera eta lasterketa utzi du, bizkarreko minen ondorioz.
Igandean bosgarren eta azken etapa jokatuko dute, Megéven hasi eta bukatuta, 153,5 kilometroko ibilbidea Beteta.