Itxi

Txirrindularitza

L'Aineko Itzulia

Roglicek etapa eta itzulia irabazi ditu Bernal berriz mendean hartuta

Erredakzioa

Primoz Roglicek irabazi du l'Aineko Itzulia, hirugarren etapan garaipena lortuta. Podiumean, Egan Bernal (bigarren) eta Nairo Quintana (hirugarren) izan ditu alboan.

  • Quintana, Roglic eta Bernal

    Quintana (hirugarren), Roglic (irabazlea) y Bernal (bigarren), podiumean. Argazkia: EFE

Primoz Roglicek (Jumbo Visma) irabazi du l'Aineko Itzulia, hirugarren eta azken etapan garaipena lortuta. Gainera, esloveniarrak Egan Bernal (Ineos) berriro mendean hartu du igande honetan.

Roglicek bigarren etapa irabazi zuen larunbatean; ondorioz, bi etapa garaipen lortu ditu itzuli frantziarrean. Andrea Bagiolik (Deceuninck-Quick Step) irabazi duen lehen etapa.

Bi txirrindulari kolonbiar izan ditu lagun podiumean Roglicek: Egan Bernal izan da bigarren 18 segundora, eta, Nairo Quintana hirugarren 28 segundora.