Itxi

Txirrindularitza

3. Etapa

Etapa eta lidergoa, Remco Evenepoelentzat

Erredakzioa

Belgikarrak 2 kilometroren faltan eraso egin du eta garaipena eskuratu du Picon Blancon. Mikel Landa hirugarren sailkatu da.

1:36
Remco Evenepoel. Argazkia: EFE

Remco Evenepoelek (Deceuninck Quick Step) irabazi du Picon Blancon amaiera duen 3. etapa eta 2020ko Burgosko Itzuliaren sailkapen nagusiko lider berria da. Euskaldunen artean,Mikel Landa (Bahrain McLaren) izan da onenea, hirugarren.

Picon Blanco mendatearen aldapetan hasi dira komeriak ihesaldiko gizonentzat.

Sailkapen nagusirako faboritoek ihesaldia bertan behera utzi dute 2 kilometroren faltan. Momentu horrenta, Evenepoel gazteak erasoari ekin dio eta inork ezin izan du harrapatu.

Bigarren postuan, George Bennett (Jumbo Visma) helmugaratu da 16 segundora. Ondoren, Mikel Landa izan dugu, 32 segundoko atzerapenarekin. Hori horrela, Landa etapako euskaldunik onena izan da.

Ostiralean, gogoratu, etapa lasaia izango dugu Gumiel de Izan eta Roa de Duero arteko etapan, 164km. Etapa osoa zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.