Txirrindularitza
Uztailaren 28tik
Mads Pedersen eta Remco Evenepoel Burgosko Itzulian izango dira
Agenitziak | Erredakzioa
Lasterketa uztailaren 28tik abuztuaren 1era arte jokatuko da eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.
-
Mads Pedersen, munduko txapelduna. Argazkia: Efe.
Mads Pedersen egungo munduko txapelduna Burgosko Itzuliko XLII. edizioan izango da, antolatzaileek konfirmatutakoaren arabera. Pedersenekin batera Remco Evenepoel gaztea ere izango da.
Danimarkarra Trek Segafredoko taldeburu moduan lehiatuko da eta lasterketako erreferentzia nagusietako bat izango da.
Matteo Moschetti, Juan Pedro López, Alexander Kamp, Emils Liepins, Jasper Stuyven eta Edward Theuns izango dira Pedersenen taldekideak.
Bestalde, Deceuninck-Quick Step taldeak Remco Evenepoel ekarriko du Burgosera. Belgikarra tropeleko altxorretako bat da eta, oraindik gaztea den arrean, palmares garrantsitzua du.
Evenepoelek Joao Almeida, Shane Archbold, Andrea Bagioli, Sam Bennett, Yves Lampaert eta Michael Morkov izango ditu taldekide.
Ken Pharmak ere Bugoseko errepideetan lehian jarriko duen taldea iragarri du: Jaime Castrillo, Oliver Adria, Kiko Galvan, Jon Agirre, Urko Berrade, Enrique Sanz eta Daniel Mendez.