Itxi

Txirrindularitza

Uztailak 28, abuztuak l 1

Euskaltel-Euskadik Burgosen izango duen zazpikoa aurkeztu du

eitb.eus

XLII. edizioak luxuzko parte hartzea izango du eta zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Euskaltel-Euskadi, prest

    Euskaltel-Euskadi, prest

Euskaltel-Euskadi taldeak ezagutzera eman ditu Burgoseko Itzulian aurkeztuko duen taldea. Denboraldiko lehen lasterketa garrantzitsua da eta bertan izen handiko txirrindulariak eta taldeak izango dira. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak.

Aukeratutako zazpi gizonak honako hauek dira: Juan Jose Lobato del Valle, Mikel Aristi Gardoki, Julen Irizar Laskurain, Mikerl Bizkarra Etxegibel, Gotzon, Martin Sanz, Ruben Fernandez eta Txomin Juaristi Arrieta.

Ibilbidea eta profilak

1. etapa, Catedral de Burgos – Mirador del Castillo, 157 km


2. etapa, Castrojeriz – Villadiego, 168 km


3. etapa, Sargentes de la Lora – Picón Blanco, 150 km


4. etapa, Gumiel de Izán – Roa de Duero, 164 km


5. etapa, Covarrubias – Lagunas de Neila, 158 km

Profilak: vueltaaburgos.com