Txirrindularitza
Emanaldiak
Goi-mailako txirrindularitza EiTBn, udan eta udazkenean
eitb.eus
Uztailaren 28an hasiko dira emanaldiak Burgosko Itzuliarekin batera, eta haren atzetik helduko dira World Tourreko hainbat lasterketa, tartean, Frantziako Itzulia edota Italiako Giroa.
-
Txirrindulariak Frantziako Tourra jokatzen. Argazkia: EFE
Koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean, goi-mailako txirrindularitza ikusgai egongo da berriz ere ETB1en eta eitb.eus-en uztailaren 28tik aurrera. Jokatuko den nazioarte mailako lehenengo proba Burgosko Itzulia izango da, eta hura ikusteko parada izango dute txirrindularitza zaleek. Bertan, World Tourreko hamabi talde arituko dira lehian, Euskaltel-Euskadi, CajaRural eta Burgos taldeekin batera.
Proba horren atzetik World Tourreko hainbat lasterketa iritsiko dira, besteak beste, Dauphineko Kriteriuma, Frantziako Tourra, Flèche Wallone, Lieja-Bastogne-Lieja, Paris-Roubaix eta Italiako Giroa.
Aipatu probak honako data hauetan jokatuko dira:
Burgosko Itzulia: uztailaren 28tik abuztuaren 1era
Dauphineko Kriteriuma: abuztuaren 12tik 16ra
Frantziako Tourra: abuztuaren 29tik irailaren 20ra
Flèche Wallone: irailak 30
Italiako Giroa: urriaren 3tik 25era
Lieja-Bastogne-Lieja: urriak 4
Paris-Roubaix: urriak 25
Beraz, txirrindularitza emanaldiak euskaraz ikusi eta gozatzeko abagunea izango da berriro ere EiTBn, uda eta udazken partean.