Txirrindularitza
UCI WorldTour
"Superman" Lopez Ventouxen, Dauphinen eta Tourrean izango da
eitb.eus
Kolonbiarrak Frantziako Tourrera ondo prestatu nahi duela esan du Astana taldeak.
-
Miguel Angel "Superman" Lopez
Miguel Angel "Superman" Lopez (Pesca, 26 urte) txirrindulariaren denboraldiaren nondik norakoa iragarri Astana Team taldeak.
Okzitaniako Ibilbidea, Mont Ventouxeko erronka eta Dauphine jokatuko ditu kolonbiarrak abuztuaren 29an Frantziako Tourrean sasoiko egoteko. 2018an hirugarren izan zen Italiako Giroan eta Tourrean eta aurten lorpen horiek errepikatzea nahi dute.
Jakob Fuglsang Giroan izango du taldeburu Astanak. Danimarkako txirrindularia Strade Bianche eta Poloniako Tourrean izango da, eta ondoren, Italiara bidaiatuko da Piamonte, Lonbardia eta Tirreno-Adriatiko lasterketak jokatzeko.
Miguel Angel Lopezen denboraldia:
Abuztuak 1-4, Okzitaniako Ibilbidea
Abuztuak 6, Mont Ventouxeko Erronka
Abuztuak 12-16, Dauphine
Abuztuak 29 - Irailak 20, Frantziako Tourra