Txirrindularitza
75. ekitaldia
2020ko Espainiako Itzuliak badu behin betiko ibilbidea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urriaren 20tik azaroaren 8ra jokatuko da, Irunen hasi eta Madrilen amaituta. Azkenerako, 15. etapa Puebla de Sanabrian (Zamora) bukatuko da, eta 16.a Salamnancatik irtengo da.
-
Tropela 2019ko Espainiako Itzulian zehar. Argazkia: EFE
Espainiako Itzuliaren 75. edizioak badu behin betiko ibilbidea, ostiral honetan jakitera eman dutenez. Hartara, urriaren 20tik azaroaren 8ra bitartean jokatuko den lasterketak 18 etapa izango ditu.
Txirrindulariak Irundik abiatuko dira, Arrateko mendatera iritsiko den lineako etapa batekin, eta azaroaren 8an Madrilen amaituko den etaparekin emango diote bukaera 2020ko ekitaldiari.
Bi etapa aldatu dituzte, koronabirusaren osasun krisiak bultzatuta Portugalgo hirietako jardunaldiak bertan behera geratu eta gero. Horrenbestez, hamabosgarren etapan tropela Mosetik (Pontevedra) irtengo da, baina ez da Portora iritsiko, baizik eta Puebla de Sanabriara (Zamora).
Hamaseigarren etapari dagokionez, Portugalgo Viseu herritik irten behar bazen ere, azkenerako Salamancan izango du abiapuntua eta, helmuga, berriz, Ciudad Rodrigon (Salamanca).
Ibilbidean izandako aldaketa horiekin, honako hauek izango dira euskal errepideetatik zehar ibiliko diren etapak: lehena (Irun-Arrate), bigarrena (Iruñea-Lekunberri), hirugarrena (Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa) eta zazpigarrena (Gasteiz - Gaubea).
Honako bi hauek dira Vueltako etapa berriak:
15.etapa:
¿ Nueva etapa 15 | New stage 15 ¿
— La Vuelta (@lavuelta) June 12, 2020
¿ Mos > Puebla de Sanabria ¿
¿ 234,6 km
#LaVuelta20 | @relivecc pic.twitter.com/FouIFkc1bh
16. tapa:
¿ Nueva etapa 16 | New stage 16 ¿
— La Vuelta (@lavuelta) June 12, 2020
¿ Salamanca > Ciudad Rodrigo ¿
¿ 162 km
#LaVuelta20 | @relivecc pic.twitter.com/VDebhjs2ac
2020KO ESPAINIAKO ITZULIKO ETAPA GUZTIAK |
||||||
ETAPA | NOIZ | IBILBIDEA | DISTANTZIA | |||
1.a | Urriak 20 | Irun - Arrate (Mendi ertainekoa) |
169,5 km | |||
2.a | Urriak 21 | Iruñea - Lekunberri (Mendi ertainekoa) |
151 km | |||
3.a | Urriak 22 | Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa (Mendi ertainekoa) |
163,8 km | |||
4.a | Urriak 23 | Numantzia - Ejea de los Caballeros (Laua) |
190 km | |||
5.a | Urriak 24 | Huesca - Sabiñanigo (Mendi ertainekoa) |
185,5 km | |||
6.a | Urriak 25 | Biescas - Tourmalet (Menditsua) |
135,6 km | |||
Urriak 26 | Atsedenaldia | |||||
7.a | Urriak 27 | Gasteiz - Gaubea (Mendi ertainekoa) |
160,4 km | |||
8.a | Urriak 28 | Logroño - Moncalvillo gaina (Menditsua) |
164,5 km | |||
9.a | Urriak 29 | Castrillo del Val - Aguilar de Campoo (Laua) |
163,3 km | |||
10.a | Urriak 30 | Castro Urdiales - Suances (Laua) |
187,4 km | |||
11.a | Urriak 31 | Villaviciosa - Farrapona gaina (Menditsua) |
170,2 km | |||
12.a | Azaroak 1 | Pola de Laviana - Angliru (Menditsua) |
109,2 km | |||
Azaroak 2 | Atsedenaldia | |||||
13.a | Azaroak 3 | Muros - Ezaroko begiratokia (Erlojupekoa) |
33,5 km | |||
14.a | Azaroak 4 | Lugo - Orense (Mendi ertainekoa) |
205,8 km | |||
15.a | Azaroak 5 | Mos - Puebla de Sanabria (Mendi ertainekoa) |
234 km | |||
16.a | Azaroak 6 | Salamanca - Ciudad Rodrigo (Mendi ertainekoa) |
162 km | |||
17.a | Azaroak 7 | Sequeros - Alto de la Covatilla (Menditsua) |
175,8 km | |||
18.a | Azaroak 8 | Hipódromo de la Zarzuela - Madrid (Laua) |
125,4 km |