Txirrindularitza
Olinpiar Jokoak
Ane Santesteban: "Egoera berdinean egon behar gara"
eitb.eus
Gipuzkoar txirrindularia Tokioko Olinpiar Jokoak hurrengo urterako utzi behar direla uste du.
-
Ane Santesteban
COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Ane Santesteban txirrindulariarekin. Anek Tokioko hitzordurako deitutako txirrindularietako bat izatea espero du, bere bigarren Jokoak izango litzateke; 2016an Rion lehiatu baitzen.
"Pertsonalki niretzat oso gogorra izaten ari da. Txirrindularitzari ordu asko eskaintzen dizkiot eta egunero lau edo bost ordu entrenatzen ditut eta beti kalean eta lasterketa asko egiten ditut urtean zehar eta ohituta gaude leku batetik bestera ibiltzera. Hori kentzen dizute eta ixten zaituzte etxean, ezin duzula ezer egin… bai saiatzen naizela errodilloa egiten, gimnasio, luzaketak… pixka bat sasoian mantentzeko".
"Erantzun bat eman behar dute. Ezin gara egon itxaroten eta entrenatzen. Esfortzu handia egiten ari gara etxean entrenatzeko eta sasoia mantentzeko eta ez dakigu Jokoak edukiko ditugun ala ez. Guztiok argi eduki behar dugu Jokoak egingo diren ala ez. Nire taldean hamaika neska gaude eta bakoitza herri batekoa da. Denak entrenatzen ari dira frantsesa eta ni izan ezik. Zaila ikusten dut danak maila berean iristea eta horregatik pentsatzen dut hurrengo urterako utzi beharko lituzketela. Esaten zuten abenduan egiteko aukera zegoela baina ez dut ikusten, urrian bukatuko direlako gure lasterketak eta gero zer egingo dugu? Etxean entrenatu? Egoera berdinean gaude orduan. Nik zaila ikusten dut".