Itxi

Txirrindularitza

Koronabirusaren ondorioz

Paris-Nizak igandeko etapa bertan behera utzi du, eta larunbatean amaituko da

Agentziak | Erredakzioa

Larunbateko etapa nagusiak erabakiko du irabazlea zein izango den. 166.5 kilometro egingo dituzte eta helmuga lehen mailako mendate batean egongo da.

  • Paris-Niza lasterketako txirrindulari bat

    Paris-Niza lasterketako txirrindulari bat. Argazkia: Efe.

Paris-Niza lasterketako antolatzaileek igandean jokatzekoa zen azken etapa bertan behera uztea erabaki dute, koronabirusaren eraginez. Horrela, aurtengo edizioa larunbateko etaparekin amaituko da.

Igandeko etapa Nizan hasi eta amaitzea aurreikusita zegoen.

"Agintariekin, Nazioarteko Txirrindularitza Batzordearekin eta Nizako Udalarekin hitz egin ostean, Paris-Nizako antolatzaileok zazpigarren etapa aurtengo azkena izatea erabaki dugu", adierazi dute ohar baten bidez.

Horrela, larunbatean seigarren etapa jokatuko da, etapa nagusia, 166,5 kilometroko ibilbidearekin, eta helmuga  Valdeblore La Colmian lehen mailako mendatean egongo da.

Erabaki honekin, txirrindularitzako nazioarteko egutegia larunbatean eten egingo da, azken egunetan lasterketa ugari bertan behera geratu ostean. Momentuz, indarrean jarraitzen duen hurrengoa Flandriako Itzulia da. Lasterketa apirilaren 5an hastea aurreikusita dago.