Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza, 5. etapa

Bonifaziok irabazi du etapa esprintean, eta Schachmannek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniarrak 58 segundo ateratzen dizkio sailkapen nagusian Soren Kragh Andersen danimarkarrari (Sunweb), eta 1:01 Felix Grosschartner austriarrari (Bora).

1:32
Niccolo Bonifazio bere garaipena ospatzen

Niccolo Bonifazio italiarra gailendu da Paris-Niza lasterketako 5. etapan, eguneko azken iheslaria helmugatik 20 metrora harrapatu ostean. Guztira, 227 kilometro egin dituzte, Gannat eta La Côte-Saint-André artean. Maximilian Schachmann alemaniarrak lider jarraitzen du.

26 urteko Niccolo sartu da helmugan tropel nagusiaren buruan, Jan Tratnik esloveniarra (Bahrain) helmugarako 20 metrora. Ondoren Ivan García Cortina alemaniarra sartu da, eta ondoren Peter Sagar.

Sailkapen nagusian, Schachmann alemaniarrak 58 segundoko aldea ateratzen dio Soren Kragh Andersen danimarkarrari (Sunweb), eta 1:01 Felix Grosschartner austriarrari (Bora).

Ostiralean seigarren etapa jokatuko da, 160,5 kilometrokoa, Sorgues eta Apt artean. Ibilbideak bigarren mailako lau mendate eta hirugarren mailako bi dauzka.