Itxi

Txirrindularitza

KORONABIRUS

Tirreno-Adriatikoa eta Milan-Sanremo, bertan behera

eitb.eus

Antolatzaileek lasterketak jokatu ahal izateko UCIri beste data batzuk bilatzeko eskatuko diote.

  • Primoz Roglic, 2019ko Tirrenoko irabazlea

    Primoz Roglic, 2019ko Tirrenoko irabazlea

UCI WorldTourreko Tirreno-Adriatikoa eta Milan-Sanremo lasterketak koronabirusagatik bertan behera geratzen direla iragarri dute antolatzaileek. Klasikoa martxoaren 21ean jokatu behar zen eta Tirrenon hasi behar zena 11an eta 17an amaitu.

Egun, 3.296 pertsona daude kutsatuta, eta Italian dauden 20 eskualdeetan baten bat dagoela baieztatu dute. Guztira 148 pertsona hil dira eta kutsa guneak Veneto eta Lombardia dira.

Lasterketen antolatzaileek UCIri beste data batzuk bilatzeko eskatuko diote aurrerantzean Tirreno-Adriatikoa eta Milan-Sanremo klasikoa jokatu ahal izateko.