Txirrindularitza
EAU Tourra, bertan behera
Txirrindulariek etxera itzultzeko baimena jaso dute, analisien emaitzen ostean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lasterketan parte hartzen ari diren taldeak, antolakuntzako kideak eta kazetariak hoteletan sartuta egon dira, egindako osasun azterketen emaitzen zain.
-
Txirrindulariak, ostegunean jkatutako etapan. Argazkia: EFE
Arabiar Emirerrietako Tourreko txirrindulariek (tartean Euskal Herritik joandako bostak), antolatzaileek eta kazetariek euren etxeetara itzultzeko baimena jaso dute koarentena amaitu ostean.
Lasterketarekin lotura izan duten guztiak bi hoteletan banatuta egon dira eta ostegunetik kalera atera gabe egon dira, egindako azterketen emaitzen zain.
Hamar lagun inguruko mediku talde bat EAU Tourreko parte hartzaileak eta kazetariak dauden hotelean izan dira koronabirusa antzemateko azterketak egiteko.
Parte hartzaileak dauden beste hotelean, Yas Marina hotelea hain zuzen,lanean dira jada, eta orain protokoloa antolatzaileak eta kazetariak dauden hotelean hasiko dute.
Txirrindulariak kezkatuta daude eta jasotako aginduak betetzen ari dira: logeletatik ez irtetea eta agindu berriei itxarotea.
Arabiar Emirerri Batuetako Tourra, otsailaren 23an hasi eta 29an amaitzekoa zena, bertan behera geratu da ostegun honetan, koronabirusa dela-eta, lasterketaren ardura duen RCS enpresak jakitera eman duenez. Enpresa berak antolatzen ditu Italiako Giroa, Tirreno-Adriatico eta Milan-San Remo lasterketak.