Itxi

Txirrindularitza

Bolada onean

Quintanak Varreko Tourra irabazi eta garaipenak pilatzen jarraitzen du

Agencias | Redacción

Nairo Quintana kolonbiarrak Itsas Alpeetako eta Varreko Tourra irabazi du. Iragan astean Proventzako Tourra bereganatu zuen.

  • Nairo Quintana. Argazkia: @Arkea_Samsic

    Nairo Quintana, Romain Bardet eta Richie Porte, podiumean. Argazkia: @Arkea_Samsic

Nairo Quintanak (Arkea-Samsic) irabazi du Itsas Alpeetako eta Varreko Tourra, Frantzian. Hirugarren eta azken etapan lidertzari eutsi zion txirrindulari kolonbiarrak. Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Quintana, iragan astean Proventzako Tourra irabazi baitzuen.

Hirugarren eta azken etapan Julien Bernard (Trek Segafredo) nagusitu zen, Nans Petersi hiru segundo aterata. Nairo Quintana zazpigarren helmugaratu zen, irabazlearengandik 2'16"ra, baina garaipena lortzeko lehian zeuden txirrindulari guztien aurretik.

Thibaut Pinot iazko txapeldunaren lekukoa hartu du 30 urteko kolonbiarrak. Varreko Tourra irabazten duen bigarren kolonbiarra da, Carlos Betancurrek duela sei urte lortutako garaipenaren ostean.

Frantzian eman dituen bi asteak oparoak izan dira Nairo Quintanarentzat, bi lasterketa irabazi baititu: Itsas Alpeetako eta Varreko Tourra eta Proventzako Tourra. Sasoiko dago denboraldiaren hasierako txanpa honetan.