Itxi

Txirrindularitza

Kezkatuta daude

Milan-San Remo eta Giroa, koronabirusaren eboluzioaren menpe

eitb.eus

Mauro Vegni, bi lasterketak antolatzen duen enpresaren zuzendariak, Italiako Gobernuaren aholkuen eta argibideen zain daudela adierazi du.

  • Alaphilippek Milan - San Remo irabazi zuen iaz

    Alaphilippek Milan - San Remo irabazi zuen iaz. EFE

Duela egun batzuk Japoniako Gobernuak azpimarratu zuen Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoen prestaketa lanek "normaltasunez" jarraituko zutela, koronabirusaren arriskua kontuan izan arren, eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoa eta Antolaketa Batzordea elkarlanean arituko zirela aurrerantzean.

Orain, kezka eta ardura Italiara heldu da. Futbol Ligako lau partida bertan behera geratu dira asteburuan, 4 hildako eta 153 pertsona kutsatuta baitaude.

Mauro Vegnik, Milan-San Remo eta Giroa antolatzen duen RCS enpresako zuzendariak, Italiako Gobernuaren aholkuen eta argibideen zain daudela adierazi du: "kirolaren gainetik dagoen gai bat da eta itxaron behar dugu ea zer esaten diguten Gobernuko Osasunaren agintariek".

"Momentuz neurri zorrotzak ez ditugu hartu behar. Ez digute ezer esan, beraz normaltasunez jarraituko dugu", gehitu zuen Vegnik EAU Tourreko bigarren etaparen irteeran.

Italiako Giroa maiatzaren 9tik 31ra bitartean jokatuko da, eta ordurako gaixotasuna kontrolpean izatea espero da.