Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Sergio Higuitak irabazi du Kolonbiako Itzulia eta Martinez nagusitu da El Verjonen

Erredakzioa

Higuita bigarren izan da azken etapan, eta lasterketa irabaztea lortu du.

  • Sergio Higuita. Argazkia: EFE

    Sergio Higuita, Kolonbiako Itzuliko irabazlearen garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Sergio Andres Higuita (Education First) da 2020ko Kolonbiako Itzuliko irabazlea. Daniel Martinezek (Education First) lortu du garaipena seigarren eta azken etapan, Higuita bigarren izan da, eta lasterketako txapelduna da.

Kolonbiako txapeldunak 22 urte ditu, eta onena izan da itzuliak iraun duen sei egunetan. Education First taldeak erakustaldia eman du azken etapan, Daniel Martinezen garaipenarekin eta Higuitaren bigarren postuarekin. Egan Bernal (Ineos) izan da hirugarren, seigarren etapa honetan.

Ondorioz, Sergio Higuitak amaitu du sailkapen nagusiko lehen postuan, eta taldekide dituen Daniel Martinez eta Jonathan Caicedo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Azken etapako sailkapena:

.1. Daniel Martinez (Education First) 4.24:09

.2. Sergio Higuita (Education First) d.b.

.3. Egan Bernal (Ineos) + 3"

.4. Miguel Florez (Androni) + 9"

.5. Jonathan Caicedo (ECU-Education First) + 14"

Clasificación General:

.1. Sergio Higuita (Education First) 19.55:00

.2. Daniel Martinez (Education First) + 8"

.3. Jonathan Caicedo (ECU-Education First) + 34"

.4. Egan Bernal (Ineos) + 55"

.5. Miguel Florez (Androni) + 2'01"