Itxi

Txirrindularitza

Mallorca Challenge

Matteo Moschettik bigarren garaipena lortu du Mallorcan

Agentziak | Erredakzioa

Juan Jose Lobato (Euskadi Fundazioa) zazpigarren izan da eta Jon Aberasturi (Caja Rural RGA) zortzigarren.

  • Moschetti, helmugan sartzen

    Moschetti, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

Matteo Moschetti italiarrak irabazi du Palmako Hondartza-Palma saria, 159,6 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Ostegunean, Mallorca Challengeko lehenengo lasterketa irabazi zuen.

Moschetti esprintean gailendu da, Ses Salines-Felanitx sarian egin bezala. Guztira, hiru ordu, 46 minutu eta 29 segundo behar izan ditu ibilbidea burutzeko. Bigarren postuan Pascal Ackermann (Bora Hansgrove) alemaniarra sartu da, eta hirugarrenean, Andrea Pasqualon italiarra (Circus Wanty Gobert).

Juan Jose Lobato (Euskadi Fundazioa) zazpigarren izan da eta Jon Aberasturi (Caja Rural RGA) zortzigarren.