Itxi

Txirrindularitza

Mallorca Challenge

Emanuel Buchman garaile, Alejandro Valverderen aurretik

Agentziak | Erredakzioa

Hirugarren postuan Bora-Hangrohe taldeko Gregor Mühlberge sartu da, eta laugarren Diego Rosa italiarra.

  • Buchman, helmugan sartzen

    Buchman, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverde bigarren izan da Trofeo Serra de Tramuntana Sóller-Deià sarian, Emanuel Buchman alemaniarraren atzetik, eta denboraldiko lehen podiuma eman dio Movistar taldeari. Guztira, 160,5 kilometroko ibilbidea egin dute.

Buchmannek azken kilometroetan irabazi du lasterketa, eta bera bakarrik sartu da helmugan Puigmajor mendatea jaistean 50 segundoko aldea izan ostean.

Hirugarren postuan, Bora-Hansgrohe taldeko Gregor Mühlberge sartu da eta laugarrenean Team Arkéa-Samsikeko Diego Rosa italiarra. Helmugarako 80 kilometrora zazpi txirrindulariko ihesaldia izan da.

Mallorcako Challengean 23 talde ari dira lehian. Larunbatean Pollença-Port d’Andratx saria jokatuko dute, 168,9 kilometroko ibilbidearekin.