Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under, 5. etapa

Nizzolok irabazi du bosgarren etapa eta Impey lider jarri da

Agentziak | Erredakzioa

Omar Fraile 23. postuan da lider berriarengandik 39 segundora.

  • Giacomo Nizzolo, helmugaratzen

    Giacomo Nizzolo, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

Giacomo Nizzolok lehen etapa garaipena lortu NTT Pro Cycling tañdearentzat Australiako Tour Down Under lasterketako bosgarren etapa esprintean irabazita. Sailkapen nagusian Daryl Impey da orain liderra tartekako esprintetan lortutako denbora sariei esker.

Impeyk iazko edizioa irabazi zuen eta orain bi segundoko aldea du Richie Porte australiarrarekin (Trek Segafredo), bederatzi Rob Power australiarrarekin eta 13 Simon Yates taldekidearekin.

Bosgarren etapan 149,1 kilometro egin dituzte Geregl eta Victor Harbor artean, azken 20ak aldapan gora.

Astana taldeko Omar Fraile da sailkapeneko lehen euskal txirrindularia, bizkaitarra 23. postuan dago, liderarrengandik 39 segundora.

Tour Down Under igandean amaituko da, seigarren etapa, 151,5 kilometrokoa, McLaren Vale eta Villunga artean, 1.850 metroko mendatea da, % 7,5eko aldaparekin. Villunga mendatea bi aldiz igoko dute.