Txirrindularitza
Tour Down Under, 3. etapa
Richie Portek Paracomben erasoa jo, garaipena eta lidergoa erdiesteko
eitb.eus
Australiarrak kilometro baten faltan maldan gora aurrera egin zuen eta bakarrik heldu zen helmugara- Sailkapenean sei segundoko aldea du Daryl Impeyrekiko. Omar Fraile 27 segundora ailegatu zen.
Richie Porte (Trek-Segafredo) australiarrak erdietsi du garaipena Tour Down Underreko hirugarren jardunaldian.
Guztira 131 kilometro burutu dituzte txirrindulariek Unley eta Paracombe artean, Australiako hegoaldean.
Portek etapa amaieran bere taldekideak zoriondu ditu egindako lan onagatik, 'dena kontrolpean izan dute'. Australiarrak helmugarako 1,7 kilometro falta zirela maldan gora jo zuen erasoa eta bakar-bakarrik helmugaratu zen etapa garaipena eta lidergoa lortuz; Robert Power (Team Sunweb) 5 segundora heldu zen faboritoen taldeari denbora emanez.
Omar Fraile (Astana Pro Team) 27 segundora ailegatu zen eta sailkapen nagusian 24. tokian dago, 37ra.
¿It's Richie Porte. Winner. Winner. ¿
— Santos Tour Down Under ¿¿¿¿¿ (@tourdownunder) January 23, 2020
Richie Porte from @SubaruAustralia Stage 3. Congrats Richie. That was some serious climbing. #tourdownunder pic.twitter.com/yrPJKWyEFy