Txirrindularitza
DENBORALDI BERRIA
Euskadi Fundazioak tokia irabazi beharko du Espainiako Itzulian egoteko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde Profesional Kontinentala da aurten, nazioarteko txirrindularitzako bigarren mailakoa, eta iaz izandako maila hurrengo urteetan berreskuratzeko borrokatuko du.
Euskadi Fundazioa talde Profesional Kontinentala da aurten, hots, nazioarteko txirrindularitzako bigarren mailakoa da. Bere presidenteak eta Bahrain McLareneko txirrindulari profesionalak, Mikel Landak, Espainiako Itzulian parte hartzeko nahia aitortu zuen, euskal taldea "hazten laguntzeko".
Halere, txirrindulari arabarrak badaki taldearentzat kontu "zaila" izango dela hori eta erronda espainiarrean gonbidatuta egoteko "tokia irabazi" beharko duela.
Euskadi Fundazioak 2020ko denboraldia indartsu abiatu nahi du, iaz izandako maila hurrengo urteetan berreskuratzeko asmoz. Erronka honetarako 20 txirrindulari izango ditu eskuragai, jadanik zeuden hamarrak gehi berriak, Ruben Fernandez, Juanjo Lobato, Gari Bravo, Julen Irizar, Mikel Aristi, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Joan Bou, Antonio Angulo eta Iker Ballarin.
Talde profesionalak Argentinan hasiko du denboraldiaren lehen zatia eta ondoren, bere hitzordu garrantzitsuena apirilaren hasieran emango da, Euskal Herriko Itzulian. Espainiako Itzulia Euskadi Fundazioko helburu nagusia izango da Profesional Kontinentalean.