Txirrindularitza
Tour Down Under, 1. etapa
Sam Bennett, azkarrena esprintean eta lehen liderra
eitb.eus
Deceuninck - Quick Step taldekoak garaipena eskuratu zuen Tanundan Jasper Philipsenen (UAE) eta Erik Baskaren (Bora) aurretik.
Santos Tour Down Under lasterketaren lehen etapa jokatu da Tanundan eta garaipena esprintean erabaki da.
Sam Bennettek (Deceuninck - Quick Step) garaipena erdietsi du Jasper Philipsenen (UAE) eta Erik Baskaren (Bora) aurretik.
Omar Fraile (Astana), parte hartzen dagoen euskal txirrindulari bakarra, tropelean sartu da.