Itxi

Txirrindularitza

7. etapa

Suitzako Tourra: Thomas De Gendtek lortu du garaipena

Erredakzioa

Andy Schleck izan da bigarren eta Jose Joaquin Rojas, hirugarren. Damiano Cunegok jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

  • Thomas De Gentek irabazi du zazpigarren etapa. Argazkia: EFE

Thomas De Gendt (Vacansoleil) belgikarrak irabazi du Suitzako Tourreko zazpigarren etapa. Vaduz eta Serfaus arteko etapa oso luzea izan da, 222,8 kilometrokoa. Faboritoak batera iritsi dira eta Damiano Cunegok lidergoari eutsi dio.

Hamabost txirrindulari aritu ziren lasterketa buruan eta azken txanpan Gentek erasoa jo eta maldan gora bikain moldatu ondoren etapa irabaztea lortu zuen. Belgikarrak denboraldiko hirugarren etapa garaipena lortu zuen.

Zazpigarren etapako sailkapena:

.1. Thomas De Gendt (BEL) Vacansoleil 5:38:42
.2. Andy Schleck (LUX) Leopard + 35
.3. Jose Joaquin Rojas (ESP) Movistar + 48
.4. Christian Vandevelde (USA) Garmin + 51
.5. Alberto Losada (ESP) Katusha + 54
.6. Sergey Lagutin (UZB) Vacansoleil + 1:33
.7. Jan Bakelants (BEL) Omega Pharma + 1:34
.8. Marco Marcato (ITA) Vacansoleil + 2:30
.9. George Hincapie (USA) BMC d.b
10. Manuele Boaro (ITA) Saxo Bank d.b

Sailkapen nagusia:


.1. Damiano Cunego (ITA) Lampre 27.09.49
.2. Bauke Mollema (HOL) Rabobank + 1:23
.3. Steven Kruijswijk (HOL) Rabobank + 1.36
.4. Frank Schleck (LUX) Leopard) + 1:41
.5. Levi Leipheimer (USA) RadioShack + 1:59
.6. Jakob Fuglsang (DIN) Leopard + 2:38
.7. Matthias Frank (SUI) BMC + 3.10
.8. Laurens Ten Dam (HOL) Rabobank d.b
.9. Giampaolo Caruso (ITA) Katusha + 3.11
10. Tejay Van Garderen (USA) HTC + 3.22